XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

: (...) libertateari buruzko pentsaera mamitzen da, alegia.

Eta, aldi berean, pentsaera eraberritze sakon eta erro-errotikakoak eragiten dio euskal bizikerari jomuga edo xede berrietatik, teknika bera ere aintzinako eta heldutasun gabeko moldeetatik ateraz.

Horrela, Euskal Herriaren aurpegia azalberritu egiten da, zenbait jende, hauzotiar bizi molde sakabanatua utziaz, hirietako moldeei lotzen delarik.

Are gehiago, aldakuntza honek, esan diteke, euskal izaera bera ukitzen duela.

Herria, izan ere, bakardadean bizitzeak ezarri ohi duen zakartasun eta zurruntasunean badatza ere, ahaide nagusien aurkako guduetan azaltzen den bezala, gaztetasun bihurkoz eta eginpide banatuetara eramaten du bizimolde berriak.

Eta ahaide nagusien arteko guduen laburpen bezala gehitzen du: Hazitzearen krisia izan zen, batipat.

Euskal Herriaren histori-bidean, zirrara bortitza gertatu zen alderdien guduketa, herria lehen, familia erakundearen pean zelarik, geroz politika moldezko gizartea eraikitzera gidatu bait zuen.

Etxealdearen bakardadetik hiri-giroko harremanetara, udala edo munizipioa oinarritzat duelarik.

Herri-hirietako merkataritza azkartzeak eragin zuen gizarte mota berri bat, ahaide nagusien sasoineko klasearen guztiz aurkako zena, sortzerat.

Eta hauek beren alderdikeriekin oztopogarri izan arren, merkataritza dela-eta herrietan sortu zen klase berri hori.

Eta jakina, klase berriak, ekonomi arloan indarra irabazten zoan heinean, agintea hartzera heldu nahi zuen.

Guiard-ek XVen mendea amaitzerako Bilbaon merkatari eta itsastarren arteko oligarki taldea finkaturik zela, dio, udalaren kontrola hartuaz: eta gisa berean, xehatzen du Kortazarrek, gertatzen zela gainetiko Bizkaiko herrietan.

Ikus ditzagun orain, epeka-epeka, villa-herriak eta ahaide nagusien arteko burrukak.

4.- Herrien arteko batza.